XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

laser disko

Plastikozko disko mehea, bi alderdiak aluminioz estalita dituena.

Informazioa gordetzeko aluminiozko gainazalean zulo mikroskopikoen kontzentrazio handia egiten da.

Zulo hauek egiteko laser-kainoi bat erabiltzen da eta disipazio txikiko laser-kainoi bat zuloak detektatzeko.

es disco láser/fr disque laser/en laser disk

laser inprimagailu

Argi-iturri moduan laserra erabiltzen duen inprimagailu elektrofotografikoa.

es impresora láser/fr imprimante a laser/en laser printer

latentzia; Sin.: itxoin-denbora

Kontrol-unitate batek datu-eskaera bat egin eta datuak transferitzen hasi arteko denbora.

es tiempo de espera; latencia/fr temps d'attente; délai d'attente/en latency; waiting time

LED diodo; Sin.: diodo argi-igorle

Diodo erdieroalea, korronte zuzenak zeharkatzen duenean argi-erradiazioa igortzen duena.

es diodo LED; diodo emisor de luz/fr DEL; diode électroluminescente/en light emitting diode; LED

LED pantaila

Karaktere alfabetiko eta zenbakizkoak bisualki errepresentatzeko hainbat kalkulagailu, erloju digital, etab.etan erabiltzen den gailua, LED diodoak erabiltzen dituena.

es representación visual por diodos emisores de luz; presentación con LEDs/fr afficheur à diodes luminescentes/en LED display

lehen plano. Ik. aurreko plano.

lehena sartu, lehena atera. Ik. FIFO.

lehenetsi

Baliorik ematen ez zaionean edo bestelako baldintzarik betetzen ez denean ordenadoreak edo sistema eragileak hartzen duen aukerari egiten dio erreferentzia.

es sobreentendido; asumido por omisión/fr implicite; par défaut/en default; hutsune

lehentasun

1. Baliabide baten erabilera- edo atribuzio-ordena erabakitzeko bidea ematen duen informazioa, baliabidea hainbat programak konpartitzen dutenean.

es prioridad/fr priorité/en priority

2. Sin.: aurrentasun.

Eragile anitzeko espresioetan aplikatzeko ordena zehazteko, eragiketa bakoitzari ezartzen zaion zenbakia; adibidez, berreketak 8ko lehentasuna; zatiketa edo biderkaketak 6ko lehentasuna; OR funtzioak 1eko lehentasuna, etab.

es prioridad; precedencia/fr priorité/en precedence